Botika asko hartzen dituzu edo botika asko hartzen dituen norbait duzu zure ardurapean?
Dosifikatze sistema pertsonalizatuak egiten ditugu, hau da, pazientearen botika guztiak hartualdika antolatzen ditugu. Horretarako Farmazialari Elkargoko beharrezko akreditazioa izanik.
Astero, beharrezko botikak modu erraz eta ulergarrian antolatuko dizkizugu, ez dakizun ezer falta eta beti behar den moduan har ditzazun, honela gaindosiak, nahasmenak eta akatsak saihestuz. Zure botika guztiak jasoko dizkizugu eta blisterretan antolatuta itzuli, horri esker medikamentu bakoitza noiz hartu argi izango duzularik.
DSPan pazientearen botikak hartualdika antolatzen ditu farmazialariak.
Modu azkar eta samurrean, hatzan ziztada soil bat eginez, eta 5 minuturen buruan, glukosa eta kolesterol maila neurtuko dizkizugu.
GLUKOSA
Glukosaren neurketa diabetesa atzemateko edota bere jarraipena egiteko froga da. Berebiziko garrantzia dauka diabetesak gerora eragin ditzakeen arazoak saihesteko.
KOLESTEROLA
Kolesterol maila altua arrisku kardiobaskularraren adierazle denez, neurrian mantentzea komeni da.
Dietista-nutrizionista zerbitzua eskaintzen dizugu. Ikas ezazu egoki elikatzen.
Gizarte industrializatuetako gaitz larrienak elikadura desorekatuaren ondorio dira: diabetesa, hainbat minbizi, gaixotasun kardiobaskularrak... Horregatik, berebiziko garrantzia du ongi jaten ikasteak, dieta orekatua izan eta berau mantentzeak. Horrez gain, behar berezietarako dietak aholkatuko dizkizu: pisua galtzeko, kirol erronkei aurre egiteko e.a. Gainera, dietetikako hamaika produktu ere baditugu, zure elikadura osatzeko lagungarriak izango zaizkizunak.
Maisu formulak eta prestakin ofizinalak farmazien oinarria eta botiken jatorria izan dira. Gaur egun, laborategietatik prest datozen botikak gailendu badira ere, farmaziok gure laborategia izaten jarraitzen dugu eta behar den kasuetan, pertsona edo gaixotasun zehatzetarako prestakin hauek egiten ditugu.
Beharrezko laborategia daukagu, lan prozedura zehatzak eta beharrezko kalitate kontrolak.
Tentsioa bihotz taupada bakoitzean odolak odol-basoen aurka egindako indarraren neurketa da.
Tentsio altuegiak bihotzeko gaitzak, odol-jarioak, giltzurrun-ezintasuna... eragiten ditu. Horregatik, oso garrantzitsua da tentsioa neurtzea eta jarraipena egitea. Laboa Farmazian, tentsioa hartzeaz gain, berau kontrolpean izateko aholkuak emango dizkizugu, bizi estiloan aldaketa batzuk eginez, tentsio egokia izaten lagunduz.
Zuloak egiten ditugu belarrian, momentuan bertan belarritako hipoalergenikoa ipiniz.
Belarri-gingilean jartzen dira belarritakoak eta lehenengo zein hurrengo zuloak egiten ditugu.
Zure bizi kalitatea hobetzen laguntzen dizugu