SENDABELARRAK
Botiken jatorria sendabelarrak diren heinean, hauen eskaintza zabala aurkituko duzu gurean. Europako punta-puntako laborategiekin egiten dugu lan (Aboca, Prodeco, ESI, Arkopharma...) eta edozein osasun arazori aurre egiteko, nahiz hauek saihesteko tratamenduak dauzkagu.Prebentzioan edota gorputzaren homeostasia (oreka) berreskuratzen lagunduko dizugu.
HOMEOPATIA
"Antzekotasun Legean" oinarrituz eta dosi infinitesimalak erabiliz, sendabide honek gaixo dagoen gorputza berez sendatzen laguntzen du. Hainbat laborategirekin egiten dugu lan, hala nola, Boiron edo Heel.
Behar berezietarako hainbat elikadura-osagarri ditugu:
Edertasuna eta azalaren ongizatea erdiesteko hainbat produktu topatuko dituzu Laboa Farmazian. Gainera, gure aholkua eskainiko dizugu zuretzako egokiena den tratamendua aukeratu ahal izateko.
Aurpegi, gorputz-azal zein buru-azalaren zainketan lagunduko dizugu.
Nuxe etxearekin lan egiten dugu, jatorri naturala duen kosmetikan aitzindaria, lehengaietatik hasi eta ontziratzeraino ingurumenarekiko errespetuzko jarrera duena. Landareak erabiltzen dituzte euren kosmetikaren oinarrian, gai kimikoak eta naturarentzako arriskutsuak saihestuz.
Gainera, bertako kosmetika ere badugu, kalitate berme guztiekin eta salneurri ezin hobean.
HAURRAK
Haurrentzako elikagaiak eta beste hainbat produktu: txupeteak, biberoiak…
GARBITASUNERAKO PRODUKTUAK
Gorputz, aurpegi edota ahorako garbitasun-produktuak.
ORTOPEDIA
Ortopediako hainbat produktu topatuko dituzu gurean, hala nola, konpresio-galtzerdiak, eskuturrekoak, orkatila-babesak, makuluak…
Aholkularitza pertsonalizatua