Zubitxo 33 Lezo

TERAPIA OSAGARRIAK

Sendagai osagarriak

  • Farmazien jatorria sendabelarrak diren heinean, hauen eskaintza zabala aurkituko duzu gurean.Europako punta-puntako laborategiekin egiten dugu lan (Aboca, Prodeco, ESI, Arkopharma...) eta edozein osasun arazori aurre egiteko, nahiz hauek         saihesteko tratamenduak dauzkagu.Prebentzioan edota gorputzaren homeostasia (oreka) berreskuratzen lagunduko dizugu.
  • Homeopatia ere badugu. "Antzekotasun Legean" oinarrituz eta dosi infinitesimalak erabiliz, sendabide honek gaixo dagoen gorputza berez sendatzera eramaten du.

    Hainbat laborategirekin egiten dugu lan: Boiron, Heel, Lehning…
  • Schussler gatzak: Gizakiok berez gorputzean baditugun gatz mineraletan oinarritutako terapia bat da hau. Berauek erabiliz, organo ezberdinen funtzionamendu normala errekuperatzea lortzen da, honela min edota ondoezak gaindituz.

    Hainbat gaitzen oinarrian, gorputzeko gatz mineralen desoreka egon ohi da, horregatik dira hain erabilgarriak Schussler gatzak. Izan ere, konprimatu forman, gorputzean ditugun 12 gatz mineral nagusiak osatzen dute terapia hau, eta dosi infinitesimalei esker, beharrezko organoetaraino helduko dira hauen funtzionamendu egokia berreskuratuz. 
  • Medikuntza bioerregulatzailean landare, animali edota jatorri mineraleko konposatuak erabiltzen dira. Dosiak oso baxuak izan ohi dira, helburu duten organora ongi heltzeko eta bigarren mailako efektuak ekiditeko. Horri esker, segurtasun handiko medikamentuak dira. 

    Auto-erregulazio sisteman eragiten dute, behar denean kitzikatuz eta behar denean apalduz, honela gaixotutako gorputza bere kabuz orekara itzultzea ahalbidetzen dutelarik.

    Beren eraginkortasuna azaltzeko ikerketak eginak daude eta ez dute bigarren mailako efekturik. Horregatik, egokiak dira adin-tarte guztietarako eta maiz aukera zuzenena botika asko hartzen duten pertsonentzako edota haur txikientzako. 
© 2021 FARMACIA LABOA Eskubide erreserbatu guztiak
BeeDigital-ek egindakoa