Zubitxo 33 Lezo

KOSMETIKA

Edertasuna eta azalaren ongizatea erdiesteko hainbat produktu topatuko dituzu Laboa Farmazian. Gainera, gure aholkua eskainiko dizugu zuretzako egokiena den tratamendua aukeratu ahal izateko. Aurpegi, gorputz-azal zein buru-azalaren zainketan lagunduko dizugu.

Bertako kosmetika ere badugu, kalitate berme guztiekin eta salneurri ezin hobean. Familia osorako eguneroko zainketarako produktuak aurkeztuko dizkizugu, baita behar bereziak dauzkaten larruazaletarako edota azalaren zahartzearen aurkako puntako kosmetika.

Nuxe etxearekin ere lan egiten dugu, jatorri naturala duen kosmetikan aitzindaria, lehengaietatik hasi eta ontziratzeraino ingurumenarekiko errespetuzko jarrera duena. Landareak erabiltzen dituzte euren kosmetikaren oinarrian, gai kimikoak eta naturarentzako arriskutsuak saihestuz.

Etengabeko berrikuntzan ari direlarik, azalaren ongizateaz gain, erabiltzailearena ere bilatzen dute; horretarako, Nuxeko kremek zentzumenen esnatzea eragiten dute, ukimena zein usaimena kitzikatuz, eta ondorioz tratamendu erakargarrienak lortuz. 

Zeurez frogatzea gomendatzen dizugu!

© 2021 FARMACIA LABOA Eskubide erreserbatu guztiak
BeeDIGITAL-ek egindakoa